AKGren logoa
ARABAKO KALKULU GUNEA, SA
www.ccasa.es / lege informazioa
AENORen logoak
Lege informazioa
1.WEB GUNEAN IBILTZEA

Web gunean dabiltzan pertsonak erabiltzailetzat hartuko dira (aurrerantzean erabiltzaileak) eta, ondorioz, web gunea erabiltzeko baldintza guztiak onartu behar izango dituzte. Hau da, erabiltzaileak lehenbizi baldintza horiek irakurri behar ditu, horiekin eta denboran zehar egiten zaizkien aldaketekin bat datorrela erabakitzeko.
Erabiltzaileak ez baditu aipatutako baldintzak onartzen, web gunetik irten beharko da berehala.
Gerta daiteke atal batzuetan web gunea erabiltzeko baldintzak ordezkatu, osatu edota aldatzen dituzten hizpaketa bereziak egotea; beraz, erabiltzaileak arretaz irakurri behar ditu baldintzok eta horiekin ados dagoen ala ez erabaki behar du.

2.XEDEA

Web gunearen bitartez, enpresak doan edo kostu bidez erabiltzaileen esku uzten du askotariko informazioa.
Web gunea erabiltzeagatik ez da haren edo barruko elementu nahiz edukien gaineko jabetza eskubiderik izango.
Enpresak beretzat gorde du web guneko aurkezpena, konfigurazioa, informazioa eta, oro har, hari zuzenean edo zeharka lotutako edozein atal nahi duenean eta aurretiaz oharrik egin gabe aldatzeko eskubidea.

3.WEB GUNERAKO SARBIDEA ETA HORREN ERABILERA

Erabiltzaileak aplikatu beharreko legeak betez erabiliko ditu web gunea eta zerbitzuak; era berean, erabiltzeko baldintza hauetan ezarritakoa beteko du, morala eta jardun onak zainduko ditu eta ordena publikoa errespetatuko du. Enpresaren edo horri atxikitako pertsonen eskubideei kalterik egin gabe erabiliko du erabiltzaileak web gunea. Ezin du web gunea zati batean edo osorik hondatu.
Baimendutako egoeraren bat ematen denean izan ezik, erabiltzaileak ezin du eskuratu web gunean dagoen informaziorik, mezurik, grafikorik, marrazkirik, argazkirik eta, oro har, bertatik jaso daitekeen edozein motatako materialik (aurrerantzean edukiak). Baimenduta dagoenean bakarrik erabili ahal izango ditu edukiak; horrelakoetan, web gunean bertan ezartzen diren edo Interneteko erabilera orokorrerako tresnetan ematen diren bitartekoak edo prozedurak erabili beharko ditu.
Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiliko ditu edukiak eta ez ditu hurrengoak egingo:
Edukiak legearen, moralaren, jardun onen edo ordena publikoaren aurka doan moduren, helbururen edo ondorioren batean erabili.
Edukiak irabazteko asmoarekin kopiatu, erreproduzitu edo banatu; horretarako enpresaren baimena eduki behar da.
Enpresaren edo web gunearen markak, logoak eta izen komertzialak aldatu edo manipulatu.
Edukiak edo segurtasunerako eragingailu teknikoak kendu, saihestu edo aldatu.
Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiliko ditu eta isilpean gordeko ditu zerbitzuak edo edukiak ataletara sartzeko eman zaizkion pasahitza eta izena.
Erabiltzailea izango da, une oro, pasahitza gaizki erabiltzearen ondorioz sortzen diren kalteen arduraduna enpresaren eta horri atxikitako pertsonen aurrean.
Web gunea erabiltzeko ezarritako edozein mekanismo edo prozedurari buruz enpresak ematen dituen jarraibideak zehatz-mehatz beteko ditu erabiltzaileak. Nolanahi ere, erabiltzaileari jarraibideak ematen dizkion pertsona identifikatu egin behar da eta enpresakoa dela egiaztatu beharko da.
Erabiltzaileak behar bezala erabiliko ditu web gunean ez dauden edukiak sartzeko aukera ematen dioten zerbitzuak: argazkiak, txata, etab.(aurrerantzean kanpoko edukiak). Kanpoko edukietan nahitaez bete behar dira aplikatu beharreko legeak, jardun onak eta ordena publikoak.
Arestian aipatutakoa zati batean edo osorik betetzen ez bada, araua hautsi duen erabiltzaileari web gunerako sarbidea ukatu ahal izango zaio.
Erabiltzaileak ez ditu kanpoko edukien bidez bidaliko, zabalduko edo hirugarren batzuei emango hurrengo edukiak:

a) Aplikatu beharreko arauren baten kontra doazenak.
b) Delitu-egintzaren bat eragin edo bultzatzen dutenak.
c) Sexu, arraza, erlijio edo pentsamenduaren zioz bereizketaren bat eragin edo bultzatzen dutenak.
d) Indarkeria edo pornografia duten materialetara nahiz material apalgarrietara sartzeko aukera ematen duen informaziorako sarbidea ematen dutenak.
e) Osasun fisiko edo mentalerako kaltegarriak diren egintzak gauzatzera bultzatzen dutenak.
f) Edozein erabiltzailek enpresari edo web guneari buruz oker pentsatzera bultzatzen duen informazioa dutenak.
g) Hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak babesten dituztenak, horiek erabiltzeko baimenik eman ez bada.
h) Ohorearen, intimitatearen edo irudiaren aurka doazenak.
i) Zilegi ez den publizitatea edo publizitate engainagarria dutenak; bestela, bidegabeko egintzak bultzatzen dituztenak.
j) Birusa dutenak edo sarean kalteak eragin ditzakeen edozein elementu dutenak.

Web gunean sartzen diren kanpoko edukiak egiazkoak, zehatzak eta gardenak izan behar dira; erabiltzailea izango da horren erantzule bakarra. Horrenbestez, behar ez den bezala sartzen badu informazioa, hark eman beharko die enpresari eta kaltetua izan den beste edonori egoki den kalte-ordaina.
Erabiltzaileak babeste aldera, web gunean sartzen diren baina aplikatu beharreko araudiaren kontra doazen kanpoko edukiak zati batean edo osorik aldatu edo ezabatu ahal izango dira, aurretik ezer ohartarazi gabe.
Erabiltzaileak badaki web gunean agertzen den informazioa ez dela eskaintza, informazioa baino ez da; horregatik, informazio hori oker badago, web gunean edozein momentutan argitu ahal izango du puntu hori.
Web gunea erabiltzeko baldintzak edo aplikatu beharreko araudia bete ez delako kalteren bat eragiten bada, erabiltzaileak berehala eman beharko die horren ziozko kalte-ordaina enpresari edo horri atxikitako edozein pertsonari.
Agintari eskudunak enpresari edo web guneari isuna jarri badio edo erabiltzaileren batek eragindako kalteagatik kalte-ordaina emateko zigorra ezarri badio, erabiltzaileak ordaindu beharko dio enpresari dagokion kopurua, horren zenbatekoa egiaztatu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasiko den 15 eguneko epean. Horrela egin ezean, ordaintzeko betebeharra atzeratu izanagatik zigor konbentzional gisa enpresari ordaindu beharko zaio.

4.DATU PERTSONALAK

AKGSA-k hurrengo tratamenduetarako datu pertsonalak biltegiratuko ditu:
• Hautapen-prozesuen kudeaketa eta lan-poltsa-sorrera. Klik egin hemen
• AKGSA -ko instalazioetarako sarbide pertsonal kudeaketak. Klik egin hemen

5.ERABILTZAILEAREN ARDURAPEAN SOILIK ORRIA, ZERBITZUAK ETA EDUKIAK ERABILTZEA.

Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du web gunea, zerbitzuak eta bere edukiak erabiltzea bere ardura dela soilik. Hortaz, enpresa ez da inola ere arduradun izango, erabiltzaileak sartzeko edo nabigatzeko erabiltzen dituen konputu tresneri edo programetan kalteak edo arazoak sortzen badira.
6.BERME ETA ERANTZUKIZUNIK EZ

6.1.- Orriaren eta zerbitzuen funtzionamenduaren berme eta erantzukizunik ez.

Enpresak ez du bermatzen web gunea eta zerbitzuak beti erabiltzailearentzat eskuragarri egongo direnik, baina ahal bezain beste egingo dugu hala izan dadin.
Web gunera sartze hutsarekin batera, erabiltzaileak enpresa auzietara eramateko eskubidea galtzen du, orriak jarraitasunik edo eskuragarritasunik ez duen kasuetarako.
Enpresak ez du bermatzen web gunea ekintza berezi bat edo gehiagorako erabilgarria izan daitekeenik.
Web gunera sartze hutsarekin batera, erabiltzaileak enpresa auzietara eramateko eskubidea galtzen du, erabiltzaileak zituen igurikipenekin bat ez badator edo bere helburuetatik guztiz edo zati batean ezberdina bada gunea.
Enpresak ez ditu bermatzen gunearen ezta zerbitzuen fidagarritasuna, eta bereziki, erabiltzaileak web gune beraren parte diren web ezberdinetara sartu ahal izatea, edo hauen bitartez edukiak eman, zabaldu, bildu edo hirugarrenen eskura jartzea.
Web gunera sartze hutsarekin batera, erabiltzaileak enpresa auzietara eramateko eskubidea galtzen du,aurreko paragrafoarekin lotuta dagoen edozein gai dela ere.

6.2.- Edukiengatik berme eta erantzukizunik ez.

Enpresak ez du aurretiaz kontrolatzen, ezta bermatzen ere edukietan birusik ez egotea. Halaber, ez du bermatzen erabiltzailearen sistema informatikoan kalteak eragin ditzaketen elementuak ez daudela.
Web gunera sartze hutsarekin batera, erabiltzaileak enpresa auzietara eramateko eskubidea galtzen du,aurreko paragrafoarekin lotuta dagoen edozein gai dela ere.
Enpresak ez ditu bermatzen edukien zilegitasun, fidagarritasun eta erabilgarritasuna.
Web gunera sartzeagatik bakarrik, bidea edozein dela ere, erabiltzaileak enpresa auzitara eramateko eskubidea galtzen du, edukiak eman, zabaldu, bildu, eskuratu edo haietara sartzeko jasandako kaltea edozein dela ere, eta bereziki hauekin lotuta egon litezkeen kalteen kasuan:

a) Aplikagarri den araudia ez betetzea.
b)Jabetza intelektuala edo industrialaren eskubideak, edozein motatako kontratu konpromisoak, pertsonen ohorerako, intimitaterako eta irudirako eskubideen arau-hausteak.
c) Bidegabeko lehia eta zilegi ez den publizitatea egitea.
d) Edukiek egiatasunik, zehaztasunik ez izatea.
e)Web gunearen bitartez, hirugarrenek hartutako betebeharrak ez betetzea, betetzean berandutzea edo behar bezala ez betetzea.
f)Web gunearen bitartez eman eta zabaldutako edukiek dituzten akats eta okerrak.

6.3.- Web gunearen bitartez hirugarrenek (aurrerantzean Kanpo Zerbitzuak) emandako zerbitzuengatik berme eta erantzukizunik ez.

Enpresak ez du aurretiaz kontrolatzen, ezta bermatzen ere Kanpo Zerbitzuetan birusik ez egotea. Halaber, ez du bermatzen erabiltzailearen sistema informatikoan kalteak eragin ditzaketen elementuak ez daudela.
Halaber, enpresak ez du erantzukizunik izango, gunearen bitartez, beste pertsona fisiko edo moralek eskaini edo ematen dituzten zerbitzuengatik.
Enpresak ez ditu bermatzen zerbitzuen zilegitasun, fidagarritasun eta erabilgarritasuna.
Gunera sartzeagatik bakarrik, bidea edozein dela ere, erabiltzaileak enpresa auzitara eramateko eskubidea galtzen du, enpresak edo beste pertsonek orriaren bitartez eskaintzen dituzten zerbitzuengatik jasandako kalteak direnak direla, eta bereziki hauekin lotuta egon litezkeen kalteen kasuan:

a) Aplikagarri den araudia ez betetzea.
b)Jabetza intelektuala edo industrialaren eskubideak, edozein motatako kontratu konpromisoak, pertsonen ohorerako, intimitaterako eta irudirako eskubideen arau-hausteak.
c) Bidegabeko lehia eta zilegi ez den publizitatea egitea.
d) Edukiek egiatasunik, zehaztasunik ez izatea.
e)Gunearen bitartez, hirugarrenek hartutako betebeharrak ez betetzea, betetzean berandutzea edo behar bezala ez betetzea.
f) Gunearen bitartez eman eta zabaldutako edukiek dituzten akats eta okerrak.

6.4.- Gunetik at dauden edo eman diren zerbitzu eta edukiengatik berme eta erantzukizunik ez.

Web guneak erabiltzaileen eskura jar dezake beste web gune batzuetara sartzeko esteka eragingailu teknikoak, direktorioak eta bilaketa baliabideak. Baliabide horiek instalatzeak erabiltzaileek informazioa lortzeko erraztasun eta arintasun gehiago izateko xedea du, baina ez da pentsatu behar gunearen eta esteken artean itunik dagoenik.
Enpresak ez du aurretiaz esteka horietan eskura daitezkeen produktuen kontrolik egiten, ezta onartu edo bere egin zerbitzuak, informazioa, datuak eta produktuak. Horregatik erabiltzaileek kontu handiz ibili behar dute web gune horietan sartzen direnean.
Gunera sartze hutsarekin batera, erabiltzaileak enpresa auzietara eramateko eskubidea galtzen du, honakoekin lotuta egon daitezkeen arrazoiengatik:

a) Esteken funtzionamendu, eskuragarritasun eta sartzeko aukera.
b) Esteketako zerbitzu, informazio, datu, artxiboak mantentzea.
b) Esteketako zerbitzu, informazio, datu, artxiboak aurkeztea.
d) Esteketako zerbitzu, informazio, datu, artxiboen kalitatea, zilegitasuna eta fidagarritasuna.

6.5.- Gunea, zerbitzuak eta erabiltzaileen datuak erabiltzegatik erantzukizun bermerik ez.

Enpresak ez du bermatzen erabiltzaileek web gunean, zerbitzuen, edukien erabilera egokia egin dezaketenik. Enpresak ez du bermatzen erabiltzaileek legearen barruan eta erabilera baldintzak errespetatuta erabiliko dutela gunea.
Web gunera sartzeagatik bakarrik, bidea edozein dela ere, erabiltzaileak enpresa auzitara eramateko eskubidea galtzen du, orrialdeak izan ditzakeen eduki, zerbitzu eta edozein baliabide erabiltzegatik sor daitezkeen kalte zuzenak edo zeharkakoak direnak direla.

6.6.- Erabiltzaileek beraiek haiei buruz emandako identitatea eta informazioa.

Enpresak ez du bermatzen erabiltzaileek gunean haiei buruz edo haien ondasunei buruz eman ditzaketen identitate edo datuen gaineko egiatasuna, indarraldia edo/eta egiazkotasuna.
Web gunera sartze hutsarekin batera, erabiltzaileak enpresa auzietara eramateko eskubidea galtzen du erabiltzailearen identitate okerra dela eta sor daitekeen edozein kalteren aurrean.

7.BAIMENIK EZ

Web gunea hemen zehazten den moduan erabiltzeko baimena ematen dio enpresak erabiltzaileari. Enpresak ez dio ematen industri jabetzan edo jabetza intelektualean dituen eskubideen gaineko lizentzia edo baimenik erabiltzaileari.
Enpresak jakingo balu erabiltzailea gezurretan ibili dela, enpresak web gunearen zuzenean edo zeharka duen eskubidearen edo eskubideen jabe edo lizentziadunaren itxurak egin dituelako, berehala kenduko dio web gunera sartzeko aukera.

8.WEB GUNERA EDOTA ZERBITZUETARA SARTZEA UKATU ETA AUKERA HORI KENTZEA.

Enpresak beretzat gorde du web gunea behar ez bezala erabiltzen dutenei edo erabiltzeko baldintzak betetzen ez dituztenei web gunera edota zerbitzuetara sartzeko aukera ukatu edo kentzeko eskubidea; nahi duenean eta aurretik ezer jakinarazi gabe balia dezake eskubide hori, bere kabuz edo pertsonaren batek eskatu ostean.

9.JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK URRATZEN DIRENERAKO PROZEDURA

Erabiltzaile edo hirugarren batek uste badu web gunean sartutako edukietako batek bere jabetza intelektualaren eskubidea urratzen duela, enpresari gutun bat bidaliko dio eta bertan hurrengo edukiak jasoko ditu:

a) Datu pertsonalak: izena, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.
b) Benetako informazioa: urratu diren jabetza intelektualaren eskubideen titularraren datu pertsonalak.
c) Urratutako jabetza intelektualaren eskubideen bidez babestuta dauden edukien azalpen zehatza.
d) Baimenik gabe sartu diren edukien azalpena.

Jakinarazpen horiek ondoko helbidera bidaliko dira:
ccasaweb@araba.eus
Pertsona baten jabetza intelektualaren eskubidea urratu dela uste bada, enpresak berehala kenduko du web gunetik informazio horretarako sarbidea.

10.IRAUPENA ETA AMAITZEA

Web guneko zerbitzua denbora jakin batean zehar erabili ahal izango da. Enpresak, nahi duenean eta aurretik ezer jakinarazi gabe, amaitu edo eten dezake web gunean ematen den zerbitzu hori.

11.APLIKATU BEHARREKO LEGEAK ETA JURISDIKZIOA

Hemen xedatzen den guztia interpretatu eta betetzeari dagokionez, web gunean sartzean erabiltzaileek onartu egiten dute Espainiako auzitegien legeak eta jurisdikzioa bete behar dituztela; halaber, uko egiten diote egun duten edo etorkizunean izan dezaketen bizilekuagatik edo beste edozein arrazoirengatik dagokien forua aplikatzeari.

Probintzia plaza, z/g. 01001 Vitoria-Gasteiz · Tel. +34 945 181818 Faxa +34 945 123001 · Helbide elek.ccasaweb@araba.eus
© Centro de Cálculo de Álava Arabako Kalkulu Gunea A.B., 2008 - Lege informazioa -